Ormaiztegiarren danborrada balkoietan
Ez dira San Andres jaiak, baina festen pare, danborrada egin dute ormaiztegiarrek, etxeetako balkoietatik, itxialdiari aurre egiteko.
Itxialdiari aurre egiteko, ekimen ugari sortzen ari dira Ormaiztegin. Ostiralean, herritarrek danborrada egin zuten, balkoietatik. Auzo batean sortutako ekimena, herri osora zabaldu da, eta dozeneka lagunek parte hartu dute, balkoietatik musika jarri eta danborra joaz. Bideoa ere, herritarrek grabatutako irudiekin osatu dute.