'Aralarko azken ausartak'
ETBko Ur Handitan saioak artzaintzaren aldeko apustua egin duten gazteen inguruko erreportajea egin zuen iaz, 'Aralarko azken ausartak' izenburupean:

Euskal Telebistako Ur Handitan saioak ‘Aralarreko azken ausartak’ erreportajea eskaini zuen 2019an, artzaintzaren aldeko apustua egin duten hiru gazte goierritar abiapuntu hartuta. Aiora Goikoetxea gazte ataundarra da protagonista nagusia; harekin batera, Aitor Iztueta eta Iker Sukia lazkaotarrek ere hartuko dute parte. Artzainen bizimoduaz, zailtasunez eta etorkizunaz aritu dira. Dokumental osoa ikusgai dago: