Ordiziako San Jose egoitzan eta Zumarragako Argixaon Koronabirusak heriotzak eragin ditu azken orduetan, baina foru bozemaileak ez ditu kopuru zehatzak eman.
Erabiltzaileak ez du ezer ordaindu beharko eta egunero film bat ikusi ahalko du.
93 urteko urretxuarra hil da Beasaingo Arangoiti egoitzan. Azken heriotza horrekin sei dira orain arte hildakoak.
Aste Santuko eta Pazko Asteko oporraldia Goierri bisitatzeko baliatzen dute askok. Maite Lardizabal Ataungo Aldarreta nekazalturismoaren arduraduna da eta Koronabirusaren krisiak haren jardueran izandako eraginaren inguruan mintzatu da. Gainera esan du, "familia eta lagunak" ikustea ematen duela faltan gehien.
Koronabirusak kutsatutako herritarrek kopuruak mantentze aldera egin du. Goierrin beste bost kasu berri atzeman dituzte. Atzoko datueekin alderatuta, Zumarragan lau kasu positibo berri daude. Seguran ere atzeman dute positibo berri bat, beraz bi dituzte une honetan. Goierrin, guztira 212 positibo daude.
Ordizian eta Zumarragan, tren eta autobus geltokietan, 06:00etatik 10:00etara banatu dituzte erabilera bakarreko maskarak.
Hainbat lanbidetan nahiko urria da oraindik ere emakumeen presentzia. Ingeniaritzaren kasua horren da adibide bat, eta bereziki, mekanika arloan. Ainhoa Sarasola eta Maider Ormazabal beasaindarrak dira bide hori aukeratu dutenetako bi.
ETBko Ur Handitan saioak artzaintzaren aldeko apustua egin duten gazteen inguruko erreportajea egin zuen iaz, 'Aralarko azken ausartak' izenburupean:
Gabiriako Korta jatetxeko Ivanka Sevdina sukaldariak Portugalen ikasi zuen 'bacalhau dourado' edo 'bacalhau a bras' errezeta dakar gurera.