Datu ofizialen arabera 12 adineko pertsona gehigo hil dira azken orduetan
Ordiziako San Jose egoitzan eta Zumarragako Argixaon Koronabirusak heriotzak eragin ditu azken orduetan, baina foru bozemaileak ez ditu kopuru zehatzak eman.
Eider Mendoza foru bozeramaileak adineko pertsonen egoitzetako egoeraren eguneroko balantzea egin du. Jaso dituzten datuen arabera, 12 pertsona hil dira azken orduetan. Azken heriotzak Ordiziako San Jose egoitzan, Zumarragako Argixaon, Eibarko Egogain egoitzan, Zumaiako Otezurin, Arrasateko Iturbiden eta Donostiako Berran. Mendozak ez du zehaztu egoitza bakoitzean izan den hildakoen kopuru zehatza.
Gainera 17 positibo gehiago daude Gipuzkoako zahar egoitzetan eta bi gehiagok gainditu dute. Emandako datuen arabera, 111 adineko pertsona zendu dira Gipuzkoako egoitzatan, 28k jaso dute alta eta 305 kasu positibo daude.