Ormaiztegin lehen kasu positiboa agertu da, Goierrin guztira 214 dira
Koronabirusak kutsatutako herritarrek kopuruak mantentze aldera egin du. Goierrin beste bost kasu berri atzeman dituzte. Atzoko datueekin alderatuta, Zumarragan lau kasu positibo berri daude. Seguran ere atzeman dute positibo berri bat, beraz bi dituzte une honetan. Goierrin, guztira 212 positibo daude.
Koronabirusak kutsatutako herritarrek gorakada izan dute atzotik. Goierrin beste 12 kasu berri atzeman dituzte. Atzoko datuekin alderatuta, Zumarragan zortzi kasu positibo berri daude. Seguran ere atzeman dute positibo berri bat, beraz bi dituzte une honetan. Ormaiztegin, lehenengo kasua atzeman dute. Goierrin, guztira 214 positibo daude.
Zumarragako ospitalean 16 lagun daude koronabirusagatik ospitaleratuta, eta azken 24 orduetan ez dute sendagiri berririk eman.
Euskal Autonomia Erkidegoan 31828 kasu atzeman dituzte osasun krisia hasi zenetik; Gipuzkoan, 2.086 kasu daude, atzo baino 35 gehiago. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 859 lagun hil dira koronabirusak jota; sendatu direnak, berriz, 1.334 dira.
Egiaztatutako positiboen portzentaiak behera egiten segitzen duela esan du Osasun Sailak. Atzo, %15eraino jaitsiz, orain arteko baxuena. 1.367 proba egin ziren atzo eta hala, guztira, aurreko astean hasitako testak kontuan hartuta, dagoeneko 40.168 proba egin dira. Osastuta edo ospitaleko alta jasota daudenen kopurua 5.193ra igo da.
Hauek dira Goierriko datuak, herriz herri:
- Ordizia …………………. 61 (+1)
- Zumarraga ………….… 53 (+8)
- Beasain ………………… 34 (=)
- Legazpi .…….…………. 17 (=)
- Urretxu .…..…………… 14 (=)
- Lazkao …………………… 7 (=)
- Legorreta ……..……….. 6 (=)
- Zegama …..…………….. 6 (=)
- Ataun ……………………. 3 (=)
- Mutiloa …………………..3 (=)
- Idiazabal ……………..… 2 (=)
- Segura …………………… 2 (+1)
- Zaldibia ………………… 2 (=)
- Arama …………………… 1 (=)
- Itsasondo ………………. 1 (=)
- Olaberria ……………….. 1 (=)
- Ormaiztegi ……………… 1 (+1)
- GUZTIRA: ……………. 214 (+12)
AGIRIA: Osasun sailaren txostena (2020-04-13)