Koronabirusak eraginda seigarren egoiliarra hil da Beasaingo Arangoiti egoitzan
93 urteko urretxuarra hil da Beasaingo Arangoiti egoitzan. Azken heriotza horrekin sei dira orain arte hildakoak.
Koronabirusak eragindako seigarren heriotza izan da gaur Beasaingo Arangoiti egoitzan. Beasaingo Udalak helarazitako oharrean argitu dute, hildakoa 95 urteko urretxuarra dela eta positibo emandakoen artean aurkitzen zela. Ia astebete pasa da Arangoiti egoitzan, Koronabirusak eragindako azken heriotza izan zela.
Azken aste honetan egin dituzten proben arabera, ez dago positibo berririk. Sei egoiliar daude Koronabirusaz kutsatuta positibo eman dutenak eta isolamenduan daudenak.
Langileen artean, lau dira positibo eman dutenak, baina kontrolatuta daude.
Azken heriotza hau dela eta, Beasaingo Udalak kandela piztea egitera gonbidatu ditu herritarrak gaur, 21:00etan.
Osasun alerta eta alarma egoerak dirauen artean egoitzako bisita erregimenak itxita jarraituko du eta osasun agintariek kasu hauetarako protokoloak agindutako isolamendu neurriak mantentzen dira.