Mubi plataformaren bidez egingo ditu zine emanaldiak Ordiziako Herri Antzokiak
Erabiltzaileak ez du ezer ordaindu beharko eta egunero film bat ikusi ahalko du.
Europa Cinemas erakundeak Euskal Herriko zenbait zinema ordezkatzen ditu Europan, eta horien artean dago Ordiziako Herri Antzokia. Itxialdiaren egun hauetan, Mubi plataformarekin lankidetzan (zinema independenteko plataforma digitala eta gehienbat europarra), hiru hilabetez zinema ona doan egiteko proposamena egin dio Herri Antzokiari, orrialde pertsonalizatuarekin. Egunero film ezberdin bat jatorrizko bertsioan, ingelesezko azpitituluekin, eta batzuk gaztelaniazko azpitituluak izateko aukerarekin.
Eskaintza honetan sartzeko, sakatu hemen. Txartelaren datuak eskatuko dituzte, baina eskaintzak iraun bitartean doako zerbitzua da. Hiru hilabete igaro ondoren, orrian sartzen jarraitu nahi ez duenak baja eman beharko du, bestela hilero dagokiona kobratuko zaio.