Bernardo Alberro ‘Ordiziarrak gera’ joz 93 urte bete dituen egunean
Bernardo Alberro Anabitarte da ‘Ordiziarrak gera’ abestiaren sortzailea. Astigarragan jaio zen 1927ko apirilaren 17an. Hamasei urte zituenean, lan-istripu baten ondorioz ikusmena galdu zuen eta orduan hasi zen esku soinuarekin ibiltzen. Urte eta erdira ikusmena gutxinaka berreskuratu zuen. Bernardo Alberrorentzat 93 urte betetzea ez da esku soinua uzteko aitzakia izan. Hain zuzen ere, atzo, 93 urte bete zituen egunean, balkoira irten zen Ordiziako Nafarroako Etorbidean bizi diren bizilagunei ‘Ordiziarrak gera’ jotzera. Bere zaintzaileak bideoan jaso zuen gertatutakoa.
Ordiziako Udalak hainbatetan eskertu du Alberro konposatzailea, musikaren bitartez Ordizia herria ezagutzera emateagatik.