Alarma egoera maiatzaren 9a arte luzatzeko proposamena egin du Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek. Haurren konnfinamendua arintzeko neurriak modu neurtuan eta gizarte-urruntzea bermatuz egingo dela aipatu du.
Gaur ospatuko litzateke Athletic eta Realaren arteko Espainiako Errege Kopako finala. Alarma egoeraren eraginez, oraindik ez dago ziur atzeratu edo bertan behera geratuko den. Dena den, bi taldeetako jarraitzaileek balkoiak atondu dituzte.
Salomonek antolatutako #Coronacimas erronka onartu eta Txindokira eta Jaizkibelera igo dira bi korrikalariak. Etxetik atera gabe, 1.346 metro eta 545 metro desnibela igo dute, hurrenez hurren.
Lide Erbina (Ordizia, 2001) eta Amaia Erbina (Ordizia, 1997) Espainiako selekzioko errugbi jokalariak dira. Itxialdiak nola eragin dien azaldu digute.
Anbulantziak Goierriko herrietatik pasatzen direnean 20:00etan bezain beste txalo entzuten dira. Konfinatuta egoteagatik txalotzen gaituzte sendagileek.
Santikutz jaietako danborradako antolatzaileek balkoietan eta leihoetan danborrak jotzeko deia egin dute; atzo egin zen lehen entsegua, hurrengoa hilaren 28an da.
Goierrin 4 kasu positibo berri antzeman dituzte, guztira 252 dira. Zumarragan, Lazkaon eta Beasainen diagnostikatu dira gaixotu berriak.
Aldundiari eta EUDELi aurkeztutako trantsizio proposamena Munduko Osasun Erakundearen gomendioetan dago oinarrituta.
Lazkaoko Gazte Asanbladak antolatu duen film labur txapelketako partaideen bideoak Youtuben daude ikusgai gaueko 22:00ak arte. Bozketa prozesua ere martxan dago.
Josu Landa zumarragarrak hamar urte egin ditu Ezkioko Argindegi ostatuaren arduradun moduan. Txekor azpizuna dakar errezeten sailera, baina modu berezian prestatuta.