Errege Kopako finala, momentuz, balkoietatik
Gaur ospatuko litzateke Athletic eta Realaren arteko Espainiako Errege Kopako finala. Alarma egoeraren eraginez, oraindik ez dago ziur atzeratu edo bertan behera geratuko den. Dena den, bi taldeetako jarraitzaileek balkoiak atondu dituzte.
Goierritar asko Sevillara joatekoak ziren egun hauetan. Nekez, ostatua lortu eta euskal taldeak animatzeko asmoarekin. Koronabirusak eragindako alarma egoerak guztiz zapuztu du euskal zaleen kirol asteburua. Hala ere, balkoietan kamisetak eta banderak zintzilikatuz, Espainiako Errege Kopako finala noiz jokatuko den itxaroten dute. Beraz, momentuz, zaleak finaleko derbia balkoietatik jokatzearekin konformatu beharko dira.
Ordiziako Emaneurre elkarteak, Realeko jarraitzaileei Sevillan daudela irudikatuz argazkiak bidaltzeko deialdia zabaldu zuen. 50 argazki baino gehiago jaso dituzte #EmaneurreSevilla traolarekin. Jarraian, horietako argazki batzuk:
Bestalde, bi taldeetako jokalariek, bideo bat zabaldu dute sare sozialetan «denon artean irabaziko dugu» leloarekin.