Lau positibo berri antzeman dituzte Goierrin, denera 252 dira
Goierrin 4 kasu positibo berri antzeman dituzte, guztira 252 dira. Zumarragan, Lazkaon eta Beasainen diagnostikatu dira gaixotu berriak.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenaren arabera, Goierrin 252 pertsona daude Covid-19 gaitzaz kutsaturik. Atzoko datuekin alderatuz, gaur 4 positibo gehiago daude.
Zumarragan, Lazkaon eta Beasainen diagnostikatu dira gaixotu berriak.
Bestalde, Zumarragako ospitalean 12 pertsona daude zaintzapean, horietako bat bera ere ez ZIUn. Atzo bi pertsonek jaso zuten alta.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 12.112ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.293 pertsonek pairatzen dute gaur, atzo baino 30 gehiagok.
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 252 | +4 |
Ordizia | 65 | = |
Zumarraga | 61 | +2 |
Beasain | 42 | +1 |
Legazpi | 22 | = |
Urretxu | 15 | = |
Lazkao | 13 | +1 |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Zaldibia | 3 | = |
Segura | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Arama | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |
Ormaiztegi | 1 | = |