Txekor azpizuna foiearekin eta Porto saltsarekin
Josu Landa zumarragarrak hamar urte egin ditu Ezkioko Argindegi ostatuaren arduradun moduan. Txekor azpizuna dakar errezeten sailera, baina modu berezian prestatuta.
Osagaiak
Saltsa iluna (pertsonako)
- 0,05 kg tipula
- 0,025 kg azenario
- 0,3 porruren zati berdea
- 0,15 kg hezur
- 0,025 litro ardo beltz
- 0,5 litro ura edo salda
Porto saltsa
- 0,5 litro Porto ardoa
- Azukrea
- Hondo iluna
- Maizena irina
Azpizuna
- Txekor azpizuna
- Foie freskoa
- Porto saltsa
- Gatza
Prestaketa
Saltsa iluna
Hezurrak labean sartu 20 bat minutuz, 250 gradutan. Ondoren, hezurrek askatzen duten koipea kendu, barazkiak gehitu eta, berriro ere, labean sartu beste hamar minutuz.
Kazola batean hezurrak eta barazkiak ardoarekin eta ur edo saldarekin egosten jarri, ordubetez. Ordubete pasatakoan, iragazi eta gerorako gorde.
Porto saltsa
Porto ardoa azukrearekin irakiten jarri eta bor-bor hasten denean su eman behar zaio. Aurretik egin dugun saltsa iluna eta Maizena irina gehitu. Sutan gutxitzen utzi, saltsa lodi xamarra bihurtu arte.
Azpizuna
Txekor azpizuna plantxan bi aldetatik gorritu, foiea ere berdin egin, eta platerera ateratzeko prest legoke.
Platerean
Zerbitzatzeko garaian, azpian azpizuna jarri, horren gainean foie zatia eta gainetik Porto saltsaren busti.
Azkenik, gainetik Maldon gatz pixka bat gehitu eta jateko prest legoke.
Josu Landa
Aurten egingo ditu 10 urte Ezkioko kaskoan dagoen Argindegi ostatuaren arduradun bezala Josu Landa 39 urteko zumarragarrak.
Barazkirik finena?
Orburuak.Arrainik goxoena?
Erreboiloa.Haragirik gustukoena?
Txekor azpizuna.Otordu bat ondo bukatzeko?
Pantxineta.Ardo zuri bat?
Txakolina.Eta beltza?
Urteko Arabar Errioxakoa.Derrigorrezkoa duzun ongarria edo espeziea?
Piper beltza.Zein duzue Argindegiko kartetan plater izarra?
Txekor azpizuna foiearekin.Zein sukaldari miresten duzu?
Hilario Arbelaitz.