Urkulluk alarma egoera leuntzeko trantsizio plan bat proposatu dio Sanchezi
Aldundiari eta EUDELi aurkeztutako trantsizio proposamena Munduko Osasun Erakundearen gomendioetan dago oinarrituta.

Urkullu lehendakariak alarma egoera leuntzen joateko trantsizio plan bat proposatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari. Bost aldaketetan datza proposamenak, deskonpresio sozial eta ekonomiko bat martxan jartzeko helburuarekin:
- Adin txikikoei eta behar bereziak dituzten horiei kalera irteteko baimena ematea. Aproposena indarrean dagoen debekua apirilaren 26tik bertan behera uztea dela dio Urkulluk. Kalera irtete horiek, denbora neurtuan eta gizarte-urruntzeak betez egingo lirateke.
- Merkataritza guneak zein saltoki txikiak, behar diren segurtasun neurriak errespetatuz, irekitzen hastea. Modu mailakatu eta mugatuan burutuko litzateke lan jardueraren berrartzea.
- Jarduera fisikoak egiteko etxetik irtetea baimentzea. Betiere bakarka eta denbora mugatuan bada.
- Hezkuntza sailerako protokolo berezi bat sortzea: ebaluatze irizpideak zehazteko, irakasleei erremintak eskaintzeko eta ikasgeletara buelta nola eta noiz zehazteko.
- Administrazio publikoaren itzulera mailakatua martxan jartzea.
Munduko Osasun Erakundearen gomendioetan oinarritutako plana dela ziurtatzen du Urkulluk.