Goierri osoan ez da koronabirus kasu berririk agertu
Koronabirus kasuen kopurua egonkortzen hasi dela esan liteke Goierri mailan; atzotik ez dute kasu berririk atzeman. EAE mailan egiten diren azterketetan %9ra jaitsi da positibo ematen dutenen tasa.
Bakoirtasunerako albistea eman dute Osasun Sailaren gaurko datuek. Goierri osoan ez dute koronabirusaren azterketetan positibo kasu bakar bat ere atzeman. Azken egunetako tendetzia ona dela esan daiteke, kasu berriak asko ari baitira murrizten. Horrenbestez, 256ko kopuruan mantenduko da eskualdea, beste egun batez.
Zumarragako ospitalean 13 lagunek jarraitzen dute zaintzapean, baina horietako bat bera ere ez dago ZIUn. Azken egunetan ez da alta berririk izan.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 12.810ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua. Gipuzkoan, koronabirusa 2.361 pertsonari atzeman diote. Azken 24 orduetan 438 test egin dituzte lurraldean, eta 19k eman dute positibo. EAE mailan, egindako test kopuru osoaren %9koa da positiboen tasa (martxoaren 24an %42koa izan zen).
Herria: | Positibo kopurua: | Aldaketa: |
Goierri | 256 | = |
Ordizia | 67 | = |
Zumarraga | 61 | = |
Beasain | 43 | = |
Legazpi | 22 | = |
Urretxu | 15 | = |
Lazkao | 13 | = |
Legorreta | 6 | = |
Zegama | 6 | = |
Ataun | 5 | = |
Mutiloa | 3 | = |
Idiazabal | 3 | = |
Zaldibia | 3 | = |
Segura | 2 | = |
Itsasondo | 2 | = |
Altzaga | 1 | = |
Arama | 1 | = |
Ezkio eta Itsaso | 1 | = |
Olaberria | 1 | = |
Ormaiztegi | 1 | = |