‘Gurasoei gutuna eta marrazkia Covid-19 garaian’ lehiaketa
Beasaingo Ttiklik elkarguneak antolatu du. Maiatzaren 15era bidali behar dira gutunak eta marrazkiak posta elektronikoz.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2019/12/2019-12-03-p002_f02-1200x710.jpg)
Ttiklik elkarguneak Gurasoei gutuna eta marrazki lehiaketa Covid-19 garaian lehiaketa antolatu du. 0-109 urte arteko pertsonei zuzendua dago. Maiatzaren 15a baino lehen bidali behar dira gutunak eta marrazkiak gutunak@gurasoeigutuna.eus helbidera. Gutun aukeratuak www.gurasoeigutuna.eus web orrian argitaratuko dira. «Jasotako guztien artean opari eder bat zozketatuko da».