Konfiantzan, konpromisoan eta kontsumoan oinarritutako kanpaina
Ekainaren lehenarekin batera, merkataritza eta zerbitzuen sektorea laguntzea helburu duen 3 K erosketa bonuen kanpaina dago indarrean Legazpin. Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan egindako 50 euroko erosketa bakoitzagatik, udalak 10 euro jarriko ditu; erosketa bakoitzeko, gehienez 10 bonu erabili ahal izango dira batera. Legazpiko Udalak aurrekontuko 100.000 euro bideratu ditu guztira kanpaina honetara. Uztailaren 31n amaituko da.
Legazpiarrek herriko establezimenduetan erostea bultzatu nahi du udalak 3 K Bonuak ekimenarekin. Ksanpaina hiru zutoinetan oinarritzen da: herritarren konfiantzan, konpromisoan eta kontsumoan.
45 establezimendu
Ilinti merkatari elkarteko Alberto Vesgaren esanetan, kanpaina «oso ona izan daiteke merkatarien jarduera suspertzeko». Astelehenean martxan jarri ondoren, parte hartzen ari diren 45 establezimendu batzuetan bonuak lehen egunean bertan amaitu zirela ere aipatu du, «mugimendua badago».