Oiharteko Euskal Sagardoak Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketan zilarrezko domina jaso du
Sari banaketa ekitaldia atzo egin zuten, Donostian
Atzo XIX. Sagardo Lehiaketa, Gipuzkoako Foru Aldundia Sariak lehiaketaren sari banaketa egin zuten aldundiaren egoitzan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak antolatuta, eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailearen lankidetzaz. Urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak banatu ziren. Zeraingo Oiharte sagardotegiko Euskal Sagardoak zilarrezko domina jaso zuen.
Lehiaketaren helburua Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako kalitate hobereneko sagardoa ekoizten duen sagardotegia baloratzea, sustatzea eta saritzea da, bai ikuspegi analitikotik bai organoleptikotik aztertuta, produktu honen lehiakortasuna hobetzen laguntzeko neurri bat baita.