Gipuzkoan hautesleen %36,7k bozkatu du, orain dela lau urte baino %7,8 gutxiagok
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, arratsaldeko 17:00ak arte, Gipuzkoan hautesleen %36,7k bozkatu du.
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, arratsaldeko 17:00ak arte, Gipuzkoan hautesleen %36,7k bozkatu du. 2016. urteko hauteskundeekin alderatuz, %7,8 gutxiago.
Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartzea %36koa izan da 17:00ak arte. Hautesleen %8,4 gutxiagok bozkatu dute aurten, 2016. hauteskundeen ondoan.
Ordizian 2.952 bozka jaso dituzte arratsaldeko 17:00ak bitarte. Alegia, ordiziarren parte-hartzea %42,20koa izan da.