Duela lau urteko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeekin alderatuta, EAJk 1.200 boto galdu ditu eskualdean, EH Bilduk berriz, 500 irabazi. Abstentzioa nabarmen igo da.
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, arratsaldeko 17:00ak arte, Gipuzkoan hautesleen %36,7k bozkatu du.
Bere kabuz eta dortsalik gabe izan bada ere, ostiralean abiatu eta gaur goizeko 6:30etan "helmugaratu" da lazkaotarra.
Bi positibo berri atzeman dituzte Goierrin azken 24 ordutan: Beasainen eta Ordizian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, Ordiziako agerraldiari lotuta, jada 73 pertsonek pairatzen dute koronabirusa.
Gipuzkoan parte hartzea %15,48koa izan da 12:00etarako, eta EAEn, %14,1ekoa.
COVID-19ak baldintzatutako hauteskunde eguna izango da gaurkoa. Goizeko 09:00etarako zabaldu dituzte Goierriko hautesktokiak, baina neurri bereziak hartu dituzte, herritarren segurtasuna bermatzeko.