Ordiziako agerraldiari dagokionez, 73 dira jada kutsatutakoak
Bi positibo berri atzeman dituzte Goierrin azken 24 ordutan: Beasainen eta Ordizian. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera, Ordiziako agerraldiari lotuta, jada 73 pertsonek pairatzen dute koronabirusa.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, bi positibo berri atzeman dituzte Goierrin azken 24 ordutan. Beasainen eta Ordizian bizi dira kutsatutako herritarrak. Horrez gain, Ordiziako agerraldiari lotuta, jada, gutxienez, 73 pertsonek pairatzen dute koronabirusa.
EAEn, bestalde, azken 24 orduetan, 28 pertsonei diagnostikatu zaie Covid-19 gaitza. Horietatik 18 Gipuzkoan bizi dira.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txosten epidemiologikoaren arabera, uztailaren 5etik uztailaren 11ra arte, hurrengoak izan dira kasu positibo berriak egunez egun:
07/05 | 07/06 | 07/07 | 07/08 | 07/09 | 07/10 | 07/11 | |
Ordizia | 3 | 6 | 11 | 9 | 7 | 2 | 1 |
Itsasondo | 0 | 2 | 2 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Zumarraga | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 |
Beasain | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 |
Legorreta | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 |
Zegama | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 |