Parte hartzea %19,65ekoa izan da Ordizian
Gipuzkoan parte hartzea %15,48koa izan da 12:00etarako, eta EAEn, %14,1ekoa.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako parte hartzearen inguruko datuei erreparatuz, Ordiziako herritarren parte hartzea Gipuzkoan baino lau puntu handiagoa izan da. Bozkatzeko eskubidea izan duten ordiziarren %19,65ek eman dute botoa, 1.375 guztira.
Adur Ezenarro Ordiziako alkatearen usteetan, 50 urte baino gorako pertsonei goizean goiz bozkatzeko egin zaien deialdiaren erantzuna izan liteke hau.
Bestalde, EAEn, 2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeekin alderatuz, parte-hartzea 1,26 jaitsi da momentuz. Eguerdirako herritarren %14,4k baino ez du bozkatu. 2016an aldiz, %15,4koa zen ordu bereko datua.
Herritarrak orokorrean nahiko seguru eta lasai sentitu dira bozka ematerakoan. Arazorik gabe gerturatu dira herriko udaletxe edo pilotalekuetara, musukoa gainean jarrita eta hidrogela sartzerakoan eta irteterakoan erabiliz. Ilarak sortu diren herrietan, lehentasuna eman zaie 65 urte baino gehiagoko pertsonei, haurdun daudenei eta elbarriei; segurtasun distantzia mantendu behar dela gogoraraziz.