Aitzondoko haritz kandugabeen basoa ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute
Legazpin dago Aitzondo, eta haritz kandugabeen inguruko basorik handiena da. Txangoa igandean egingo da, Brinkolako Barrendiola urtegitik abiatuta.

Zegamako Anduetza Parketxeak antolatuta, haritz kandugabeen berezitasunak ezagutzeko ibilaldia egingo dute igandean Legazpiko Aitzondo basoan zehar. Brinkolako Barrendiolako urtegitik abiatuko dira, bi txandatan: 09:30ean eta 12:00etan., Aizkorri-Aratz natura parkeko zuzendaria den Valentin Mugarzak egingo ditu gidari lanak.
Ibilaldian parte hartzeko izena eman behar da aurrez: 943 80 21 87 edo 688 623 609 zenbakietan, edo anduetza@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Helduek 5 euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek 3 euro.