37 kasu atzeman dira asteburuan eta 900 positiboren langa gainditu da
Azken bi asteetan ehun kasu baino gehiago atzeman dira; Zegaman kasu bat zenbatu dute, abuztutik lehena
37 kasu gehiago atzeman dira asteburuan Goierrin: Ordizian, zortzi: Zumarragan, zazpi; Beasainen eta Urretxun, seina; Legazpin, lau; Lazkaon eta Legorretan bina; eta Itsasondon eta Zegaman, bana. Aipagarria azken hau, abuztuaren 12az geroztik lehena baita.
Atzoko eguna izan zen bereziki txarra, hamazazpi kasu baieztatu baitziren. Irailaren 3tik ez dira sekula horrenbeste kasu berri atzeman egun bakarrean. Azken bi asteetan 125 gaixo detektatu dira.
917 dira martxotik honako gaixotutako goierritarrak, nagusiki, ordiziarrak, zumarragarrak eta beasaindarrak. Asteburu honetan bi hilabete bete dira, egunero egunero, gutxienez, kasu bat atzeman dela eskualdean.
| Kasu berriak: | Denera: | |
| Altzaga | 1 | |
| Arama | 5 | |
| Ataun | 5 | |
| Beasain | 6 | 160 |
| Ezkio eta Itsaso | 8 | |
| Gabiria | 5 | |
| Gaintza | 2 | |
| Idiazabal | 11 | |
| Itsasondo | 1 | 14 |
| Lazkao | 2 | 53 |
| Legazpi | 4 | 83 |
| Legorreta | 2 | 30 |
| Mutiloa | 5 | |
| Olaberria | 3 | |
| Ordizia | 8 | 245 |
| Ormaiztegi | 14 | |
| Segura | 10 | |
| Urretxu | 6 | 80 |
| Zaldibia | 9 | |
| Zerain | ||
| Zegama | 1 | 21 |
| Zumarraga | 7 | 153 |
| GOIERRI | 37 | 917 |













