Goenagaren 'La trinchera infinita', Oscarretarako hautagaien artean
Moriarti ekoiztetxearen filma aukeratu du Espainiako Zine Akademiak, beste bi lanekin batera, Oscar sarietara joango den filma hautatzeko prozesuan.
Joxe Mari Goenaga zuzendari ordiziarra eta Moriarti ekoiztetxea Oscarretara bidean izan daitezke bigarren aldiz. Espainiako Zine Akademiak gaur jakinarazi du La trinchera infinita dela hautaketa prozesuan parte hartuko duten hiru filmeetako bat. Harekin batera, Oliver Laxek zuzendutako O que arde eta Galder Gaztelu-Urrutia bizkaitarraren El Hoyo izango dira hautagaiak.
Goenagak, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendutako filma da La trinchera infinita. 36ko Gerran, Andaluziako herri batean, errepublikar batek etxean bertan duen zulo moduko batean ezkutatzea erabakitzen du, faxistek aurkitu ez dezaten. Itxialdia 30 urtez luzatuko da. Hainbat sari irabazi ditu dagoeneko film horrek, tartean Forqué sari entzutetsua.
Moriarti ekoiztetxearen filma aukeratuko balute, gipuzkoarrak bigarren aldiz joango lirateke Oscar sarietara. Izan ere, 2015ean Loreak filmarekin egindako lorpena errepikatuko lukete. Oscar sarietarako hautagai izan den lehen euskal filma izan zen Loreak. 2019an, Handia filma ere Zine Akademiaren hiru hautagaien artean izan zen, baina azkenean ez duen Oscarretarako azken pausoa gainditzerik lortu.