2020/10/6

Natura Ondarearen Kontserbaziorako proiektua ezagutzeko ibilaldi gidatua egingo dute igandean

Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza jaso du Itsasoko Udalak natur ondarea babesteko. Kizkitzan, San Lorentzon eta Alegian egingo dituzte lanak.

Goenagaren 'La trinchera infinita', Oscarretarako hautagaien artean

Moriarti ekoiztetxearen filma aukeratu du Espainiako Zine Akademiak, beste bi lanekin batera, Oscar sarietara joango den filma hautatzeko prozesuan.

Goierrin beste 24 positibo kasu azaldu dira atzotik

Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, Zumarragan, Legazpin, Beasainen, Ordizian, Urretxun, Seguran, Zegaman eta Ataunen daude kasu berriak.

Mikel Mujika (Txirrindularia)

«Datorren denboraldia erabakiorra izango da»

Caja Rural taldeko filialean egin du denboraldi hau Legazpiko txirrindulariak, eta afizionatuen Giroan lehiatzeko aukera izan du. Hurrengo urtean profesionaletarako saltoa eman nahiko luke.

«Neska gazte subjektua» Goierri osoan josi dute, haien arazoak azaleratzeko

Goierriko Neska Gazteak taldea sortu eta aurkeztu dute Lazkaon. Herri txikietako «borrokak» eskualdeko sarean josi dituzte, nazio mailan elkartzeaz gainera. Esparru propioa izan nahi dute

Hausnarketa prozesua herriak dituen harremanen inguruan

Ezkioko Udalak etorkizunari buruz gogoeta egiteko deia egin die herritarrei. Gaur egingo dute prozesuaren aurkezpen bilera.

Alzheimerra dutenen bizi baldintzak hobetzeko lanean jarraitzea adostu dute

Irailaren 21eko Alzheimerraren egunaren bueltan PSE-EEk azken osoko bilkuran aurkeztutako mozioak alderdi guztien babesa jaso du. EAJko zinegotzien uko-egiteen berri ere eman da

Balitz eta Balego

«Boluntario guztiei aitortza egiten zaie haien lanagatik»

Boluntario Eguna egitekoak ziren asteburuan Beasainen, baina egoerak behartuta bertan behera utzi dute. Malu Valles da egun horren antolatzaileetako bat.

Koronabirusaren gakoak, astero aztergai

Elhuyar etxeko Ana Galarragak 'koronabirusaren gakoak' azalduko ditu, astean behin, bideo laburren bidez. Aurrenekoa ikusgai dago jada.

Ez dago Zarraparra geldituko duen birusik

Hilaren 17an ZZ Rock jaialdia egingo dute Zumarragako trintxeran. Gizzard, Victimas Club, Ezpalak eta The Unfinished Sympathy taldeek joko dute. Sarrerak 'entradium.com' webgunean erosi behar dira.

Bi liburu aurkeztuko dituzte bihar Beneditarrenean

Jose Ignazio Eguzkitzak gidatuta, Jose Antonio Pagolaren eta Dionisio Amundarainen liburuak aurkeztuko dituzte bihar, komentuan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa