Goierrin beste 24 positibo kasu azaldu dira atzotik
Osasun Sailak gaur argitaratutako txostenaren arabera, Zumarragan, Legazpin, Beasainen, Ordizian, Urretxun, Seguran, Zegaman eta Ataunen daude kasu berriak.
COVID-19 kasuek gora egin dute, beste behin. Osasun Sailak azken 24 orduetan atzemandako beste 24 positibo kasuren berri eman du gaurko txostenean. Azken asteetan egun bakarrean emandako datu kopururik altuena da. Zumarragan 6 kasu daude, 4 Legazpin eta hiruna Beasainen, Ordizian eta Urretxun. Ataunen, Seguran eta Zegaman beste bana atzeman dituzte.
941 dira martxotik honako gaixotutako goierritarrak, nagusiki, ordiziarrak, zumarragarrak eta beasaindarrak. Asteburu honetan bi hilabete bete dira, egunero egunero, gutxienez, kasu bat atzeman dela eskualdean.
Kasu berriak: | Denera: | |
Altzaga | 1 | |
Arama | 5 | |
Ataun | 1 | 6 |
Beasain | 3 | 163 |
Ezkio eta Itsaso | 8 | |
Gabiria | 5 | |
Gaintza | 2 | |
Idiazabal | 11 | |
Itsasondo | 14 | |
Lazkao | 2 | 55 |
Legazpi | 4 | 87 |
Legorreta | 30 | |
Mutiloa | 5 | |
Olaberria | 3 | |
Ordizia | 3 | 248 |
Ormaiztegi | 14 | |
Segura | 1 | 11 |
Urretxu | 3 | 83 |
Zaldibia | 9 | |
Zerain | 0 | |
Zegama | 1 | 22 |
Zumarraga | 6 | 159 |
GOIERRI | 24 | 941 |