Euskaraldia girotzeko aurkezpen ekitaldia ostiralean, Idiazabalen
Hamasei urtetik gorako idiazabaldarrei egin diete parte hartzeko gonbitea. Musika, bideoak eta hainbat sorpresa iragarri dituzte aurkezpenerako.
Azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean egingo den Euskaraldia aurkeztuko dute Idiazabalen ostiralean, hilak 16, 20:00etan. Futbito kantxan egingo dute ekitaldia, edo Igarondo pilotalekuan eguraldi txarra egiten badu.
Ekitaldi honekin, 16 urtetik gorako idiazabaldarrei izena emateko gonbita luzatu nahi diete, eta aurtengo berrikuntzak azaldu. Herritar desberdinekin osatu dute emanaldia eta tartean, musika, bideoak eta hainbat sorpresa izango dira.













