Azken hilabeteetako igoerarik handiena izan da egunotan, koronabirus kasuei dagokionean. Beasainen eta Ordizian agerraldi handiak izan dira, eta Zegaman ere gora egin du kasu kopuruak asteburuan.
Idiazabalgo Izpar, goxoki eta egunkari denda baino askoz ere gehiago da. Tere Barrenak hilaren 15ean erretiroa hartuko du. Hala ere, jarraipena ziurtatu du Izparrek Aizpea Olanorekin.
Jose Mari Jauregi eta Elisabeth Gorrotxategi goierritarrek Arabako Ilarduian dute La Leze gaztandegia. Idiazabalen jokatu den Euskal Herriko 37. Artzai Gazta Txapelketa irabazi dute.
Euskal Jaietako gazta txapelketako azken hamar urteetako irabazleak lehiatuko dira. Txapelketa udaletxeko areto nagusian egingo dute, ateak itxita.
Hamasei urtetik gorako idiazabaldarrei egin diete parte hartzeko gonbitea. Musika, bideoak eta hainbat sorpresa iragarri dituzte aurkezpenerako.
Ordiziako Klasikoak jakin du egoera berrira moldatzen eta 97 edizioa aurrera atera da. Carr izan da garailea. Murphyk eta Anaconak osatu dute podiuma. Bravo, goierritar bakarra
Jose Maria Insausti urte askotan izan da probako antolatzaile. Aurten hil da, eta bere senitartekoek moztu dute aurten zinta; Ganzarain eta Aranburu garaile ohiak ere omendu dituzte
Asko hitz egiten ari da azken asteetan COVID-19aren txertoaren inguruan. Baina zein fasetan dago? Nolakoa izango da? Galdera horiei erantzun die Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia unitateko kideak.
'Euskal espedizioa 1980, Everest' argazki erakusketa ikusgai izango da, gaurtik aurrera, Ormaiztegiko kultur etxean.