Asteburuko agenda bertan behera geratu da Legazpin
Zine emanaldiak eta bandaren kontzertua bertan behera utzi ditu udalak, baita kiroldegiko ikastaroak eta gizarte zentroko eta gazte txokoko jarduerak ere. Gaztetxean ere ez dituzte egingo astebururako iragarritako ekintzak, Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistaren aurkezpena izan ezik.
Eusko Jaurlaritzak Legazpiri ezarritako neurriei eta gomendioei jarraituz, astebururako iragarrita zeuden hainbat ekintza eta jarduera atzeratu edo bertan behera utzi dituzte.
Atzeratutako ekintaldien artean, zine emanaldi guztiak daude. Legazpiko Udalak atzeratu egin ditu gaurko zine klub saioarako aurreikusita zegoen Mirandaola 1580-1980 dokumentalaren aurkezpena, eta astebururako programatutako zine emandaldi guztiak. Igandean Legazpi Muska Bandak egin behar zuen kontzertua ere atzeratu egin dute.
Bestetik, udalak bertan behara utzi ditu federatu gabeko taldekako kirol jarduera guztiak eta kiroldegian ematen diren ikastaroak. Gizarte zentroan taldeka ematen diren ikastaro eta tailerrak eta Gazte Txokoko aurrez aurreko jarduerak ere bertan behar utzi ditu.
Gaztetxean ere aldaketak
Asteburua bete-betea zetorren baita Gztetxean ere, baina hor ere bertan behera utzi dituzte gaur gauerako iragarritako Refugiados a ninguna parte dokumentalaren proiekzioa eta biharko prestatutako mendi irteera.
Mantendu egin dute ordea Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak egin behar duen Goierri mailako lehen aurkezpena. Gaur izango da, 19:00etan, Gaztetxean bertan, segurtasun baldintza guztiak bete daitezkeelako.