Atzeratu egin dute Igartza eta Arriaran arteko bertso erromeria
Intxaurpe elkartekoek ez dute data berria finkatu; urtea amaitu aurreko larunbat batean egitea dute asmoa.
Biharko Igartza eta Arriaran lotuko lituzkeen bertso erromeria –Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolariekin – atzeratzea erabaki du Arriarango Intxaurpe elkarteak, jaurlaritzak hartu dituen azken neurriak tarteko. Antolatzaileek ez dute data berria finkatu oraindik baina, urte amaitu aurreko larunbat batean egin nahiko lukete.
Bitartean, “irudimena erabiliz eta garai honetara egokituta”, kultur ekitaldiak antolatzeko deia egin die eragile guztiei, “Kulturak egiten gaituelako herri”.