Ziklomotorren azterketa teknikoa egingo dute Legazpiko Azokan hilaren 23an
Aurrez txanda eskatu behar da Udaltzaingoan hilaren 13a baino lehen. Gainerako ibilgailuekin bezala, derrigorrez egin behar da ziklomotorren azterketa teknikoa aldiro-aldiro.
Ziklomotorrei azterketa teknikoak egiteko, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra etorriko da Legazpira azaroaren 23an. Azokan egingo dituzte azterketak 09:00etatik 14:00ak arte. Hilaren 13aren aurretik txanda eskatu behar da Udaltzaingoan, telefonoz (092, 943 10 96 62 eta 609 461 779), posta elektronikoz (udaltzaingoa@legazpi.eus), edo aurrez aurre bulegoan (08:00-13:30).
Azterketa teknikoa egiteko, ziklomotorren jabeek aurkeztu behar duten dokumentazioa hau da: ziklomotorraren jatorrizko dokumentazioa (kopiarik ez), zirkulazio baimena, derrigorrezko asegurua eta jabearen NANa. Azterketari dagokion prezioa ere ordaindu behako dute.
Gainerkao ibilgailuekin bezala, derrigorrezkoa da ziklomotorren azterketa teknikoa aldiro-aldiro egitea.