«Afizio hau landu nahi dutenentzako tokia badago elkartean»
Legazpiko Ikatza Argazkilari Elkarteak erakusketa zabaldu berri du, elkarte barruko lehiaketan saritutako lanekin. Lehiaketaz eta elkartearen jardunaz hitz egin du Errikarte Agirrek.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2020/11/ikatza_elkarteko_argazki_e.jpg)
Zein helburu du hilero egitenduzuen lehiaketa sozialak?
Elkarrengandik ikastea eta denen artean argazkiarekiko grina mantentzea eta areagotzea.
Nola funtzionatzen du?
Hil hasieran gaia jartzen da eta hil bukaeran lanak aurkeztu behar dira, lokalean egiten dugun proiekzio batean. Denon artean botazioa egiten da gero, eta aurkeztutako lanak aztertu, beti ere gehiago ikasteko asmoarekin.
Aurten pandemiak aldaketak ekarri ditu lehiaketa horietan.
Bai, proiekzioa egin beharrean,Internetez egin dugu prozesu guztia. Zailagoa izan da, baina ez gara gelditu.
Eta lanean jarraitu duzue.
Bai, zuzendaritza bat dugu eta lan talde batzuk dena koordinatzeko. 80-bat bazkide gara, baina afizio hau landu nahi duen guztientzako tokia badago oraindik.