Asteburu barean 58 kasu atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera 25 kasu agertu ziren ostiralean, 15 larunbatean eta 18 igandean. Ordizian, Zumarragan eta Lazkaon daude kasu berririk gehienak.
Koronabirusaren datuek behera egiten jarraitzen dute, eta kasu berrien datuaz gain, inzidentzia tasa ere gero eta baxuagoa da Goierriko herrietan. Osasun Sailaren gaurko txostenaren arabera, asteburuan 58 kasu atzeman dituzte eskualdean; horietatik 25 ostiralean, 15 larunbatean eta gainontzeko 18ak igandean.
Kasu berri gehien pilatzen dituzten herriak Ordizia (15), Zumarraga (11) eta Lazkao (10) dira. Atzetik daude Beasain (7), Urretxu (6) eta Legazpi (3).
Herri txikiagoen artean ere gero eta kasu berri gutxiago ikusten dira, baina oraindik ere bana dituzte Legorretak, Ormaiztegik, Segurak eta Zegamak. Gainontzeko hamabi herrietan ez dago kasu berririk.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.166 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Ostirala | Larunbata | Igandea | Denera: | |
Altzaga | 0 | 0 | 0 | 3 |
Arama | 0 | 0 | 0 | 13 |
Ataun | 0 | 0 | 0 | 65 |
Beasain | 3 | 1 | 3 | 694 (+7) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 0 | 13 |
Gabiria | 0 | 0 | 0 | 8 |
Gaintza | 0 | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 0 | 0 | 0 | 56 |
Itsasondo | 0 | 0 | 0 | 26 |
Lazkao | 5 | 3 | 2 | 195 (+10) |
Legazpi | 4 | 1 | 0 | 293 (+5) |
Legorreta | 0 | 1 | 0 | 86 (+1) |
Mutiloa | 0 | 0 | 0 | 7 |
Olaberria | 0 | 0 | 0 | 29 |
Ordizia | 6 | 2 | 7 | 683 (+15) |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 1 | 50 (+1) |
Segura | 0 | 1 | 0 | 51 (+1) |
Urretxu | 1 | 2 | 3 | 263 (+6) |
Zaldibia | 0 | 0 | 0 | 85 |
Zerain | 0 | 0 | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 0 | 0 | 88 (+1) |
Zumarraga | 5 | 4 | 2 | 439 (+11) |
GOIERRI | 25 | 15 | 18 | 3.166 (+58) |