'SOStalaritza aurrera' lelopean, aurreneko manifestazioa egin dute Lazkaoko tabernariek eta hainbat herritarrek. Kezka eta haserrea agertu dute. Laguntzak "gutxi eta berandu" iristen zaizkiela ohartarazi dute.
Beasainen indarkeria matxistaren biktimak omenduko dituzte, etzi, Erauskin plazan. Eraildako emakume bakoitzaren omenez kandela bana piztuko dute.
Osasun Sailaren arabera 25 kasu agertu ziren ostiralean, 15 larunbatean eta 18 igandean. Ordizian, Zumarragan eta Lazkaon daude kasu berririk gehienak.
Goierriko Neska Gazteak taldea azaroaren 25erako prestatzen ari da. Asteburuan, hainbat kartela eta pintatu egin dituzte. Heteropatriarkatuaren aurrean, autodefentsa feminista aldarrikatu dute.
Hiru aldarrikapen batu dituzte: 1.080 euroko pentsio minimoak, indarkeria matxistaren gaitzespena eta euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiegorekin hitz egitekoa
Kontzentrazioak eta hitzaldiak antolatu dituzte 'Bizitza biolentoen aurrean, ikasleen antolakuntza!" lemapean