Goierri beheko pentsionistek Euskaraldiarekin bat egin dute
Hiru aldarrikapen batu dituzte: 1.080 euroko pentsio minimoak, indarkeria matxistaren gaitzespena eta euskaraz gehiago, gehiagotan eta gehiegorekin hitz egitekoa
Goierri beheko pentsionistek 1.080 euroko pentsio minimoa eskatzen jarraitzen dute. Gaur ere elkarretaratzea egin dute, aste honetan Beasainen, Zubimusu plazan. Baina aurreko asteetatik berezia izan da, beste aldarrikapen batzuk ere egin dituztelako: euskaraldiarekin bat egin dute eta azaroaren 25eko mobilizazioetan parte hartzeko eskatu dute.