Goierriko Ikasle Abertzaleek mobilizazioak deitu dituzte azaroaren 25ari begira
Kontzentrazioak eta hitzaldiak antolatu dituzte 'Bizitza biolentoen aurrean, ikasleen antolakuntza!" lemapean
Goierriko Ikasle Abertzaleak gazte erakundeak hainbat mobilizazio deitu ditu Emakumeenganako indarkeria aurkako egunaren harira. Goierriko ikastetxe nagusienetan kontzentrazioak eta hitzaldiak antolatu dituzte Bizitza biolentoen aurrean, ikasleen antolakuntza! lemapean, eta iragarri dute ikastetxeetako zuzendaritzari eskolak eteteko eskatuko dietela ekintza horiek egin ahal izateko.
Goierriko IAk dioenez, ikasleen jardunaren funtsa “ikastetxeetan generoari lotuta eman daitezkeen bazterketa egoerekin edota figura ezberdinek izan ditzaketen jarrera matxistekin amaitzea” izan behar luke.
Era berean, asteazkenerako Itaiak Ordiziak egingo duen manifestazioarekin bat egin dute Ikasle Abertzaleek. Plaza Nagusitik abiatuko da manifestazioa 19:00etan, Indarkeria matxistaren aurka gaitasun sozialistak antolatu goiburupean.
MOBILIZAZIOAK
Txindoki Institutua (Beasain)
- 10:45: Kontzentrazioa institutuan
- 10:00etan eta 11:00etan, hitzaldiak Beasaingo udaletxeko areto nagusian
San Benito ikastola (Beasain)
- 09:45: Hitzaldia ikastolako areto nagusian
Goierri Eskola (Ordizia)
- 09:50: Kontzentrazioa.
- 08:55: Hitzaldia 3009. gelan
- 10:05: Hitzaldia 3009. gelan
Haztegi ikastola (Legazpi)
- 11:00: Kontzentrazioa
- Jarraian: Hitzaldia