Abenduaren 3an Mintzodromoa egingo dute Beasainen, 'online'
Euskararen Eguna ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu du Beasaingo Aittu Euskara Elkarteak: Mintzodromoa, online. Abenduaren 3an, 18:30ean, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuko dira Internetaren bidez. Izena eman behar da abenduaren 1a baino lehen.

Euskararen Eguna ospatzeko, ekitaldi berezia antolatu du Beasaingo Aittu Euskara Elkarteak: Mintzodromoa, online. Abenduaren 3an, 18:30ean, euskaraz dakitenak eta ikasten ari direnak elkartuko dira Internetaren bidez.
Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute abenduaren 1a baino lehen, 688 740 385 telefonora deituta.