Arkatzak banatu ditu pintura lehiaketaren sariak
Eduardo Alsasuak irabazi du Jose Martin Etxeberria pintura lehiaketa. Guztira 16 lan aurkeztu dituzte, eta ikusgai daude kultur etxean abenduaren 18ra arte.
Gasteizko Eduardo Alsasuak irabazi du Legazpiko Arkatza elkarteak antolatutako Jose Martin Etxeberria pintura lehiaketa, Gordailua lanarekin; 500 eurokoa da saria. Bigarren saria, 350 eurokoa, Eibarko Esteban Orozen Deba lanak jaso du, eta herriko saria, 300 eurokoa, Mariaje Ugalderen Armuñoren itzalpean lanak. Kultur etxean egin dute sari banaketa ekitaldia, saritutako hiru artistak bertan zirela. Lehiaketara 16 lan aurkeztu dituzte, eta guztiak ikusgai daude kultur etxeko erakusketa aretoan abenduaren 18ra arte.