Ahoztar Zelaietak Latxartegin aurkeztuko du bihar Zaldibarko zabortegiari buruzko liburua
Lekanazpi elkarteak gonbidatuta dator Legazpira ikerketa kazetaria, hilabeteetako lanaren emaitza den ‘Zaldibar. Zona cero’ liburua aurkeztera. Latxartegin izango da aurkezpena, eta bertara joateko aldez aurretik izena eman beharko da.
Gainerako elkarteak bezala, Legazpiko Lekanazpi itxita dago, baina ez du eten azken hilabeteetan martxan jarritako kultur dinamika. Biharko, liburu aurkezpen bat antolatu du, Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetariaren Zaldibar. Zona cero liburuarena. Latxartegi aretoan izango da, 19:00etan. Aretoaren edukiera murriztuta dagoenez, aldez aurretik izena eman beharko da ekitaldi horretara joateko https://labur.eus/zaldibarzonacero webgunean.
Ahoztar Zelaietaren Zaldibar. Zona cero hilabeteetako ikerketa lanaren emaitza da, eta zabortegiaren inguruko influentzia trafikoa, kontrol eta bigilantzia falta, espekulazio urbanistikoa eta beste hainbat gai lantzen ditu bertan.