Mirandaola, Olentzero eta aiton-amonen eskola ETB-3ko Ene Kantak saioan
Egunero izango da Legazpin haurrentzako telebista saioa, 20:00etatik aurrera. Gaztea irratia ere Legazpin izan zen atzo, Gatiburen streaming bidezko kontzertuarekin.
Legazpin izango dira aste osoan zehar ETB-3ko Ene Kantak saioko protagonistak. Besteak beste, Mirandaola eta aiton-amonen eskola bisitatuko dituzte, eta Olentzerorekin ere egongo dira. Ene Kantak saioa egunero emititzen dute ETBko hirugarren katean, 20:00etan hasita.
Gaztea irratia ere Legazpin izan da, bere 30. urteurrena ospatzen. Ospakizun horien artean, atzo arratsaldean, Gatibu taldeak kontzertu akustikoa egin zuen Chillida Lantokian eta Gazteak zuzenean eman zuen internet bidez. Kontzertuaren bideoa ikusgai dago Gaztearen webgunean.