Antxon Burcio mendizale legazpiarra hil da
30 urtez izan zen Burcio Euskal Mendizale Federazioko teknikari. Mendi lasterketetako epaile eta laguntzaile izan da hainbatetan, Zegama-Aizkorri mendi maratoian, esaterako.
Euskal Mendizale Federazioan 30 urtez teknikari izandako Antxon Burcio hil da, 64 urterekin. Zegama-Aizkorri mendi maratoian edota Ehun Milak lasterketan egindako lanagatik da ezaguna, besteak beste. Avelino Sánchez de Isasia ezagutu zuenean izan zuen lehenbiziz mendiaren deia. Sánchez de Isasia Brinkolan zen mendizaletasunaren irakasle. Euskal Herriko eta Pirineoetako mendi altuenak zeharkatu zituzten elkarrekin, eta ondoren iritsi ziren Alpeak, Andeak… Mendiaz asko zekien Burciok, eta bere hutsunea asko nabarituko dute goierriko mendizaleek.
Hilabete gogor askoren ostean, Antxon Burciok (EMFren Zuzendari Teknikoa izandakoa) bide berri bati ekin dio / Tras muchos meses muy duros, Antxon Burcio ha emprendido un nuevo camino.
— Euskal Mendizale Federazioa EMF-FVM (@Emffvm) December 20, 2020
?Atseden hartu bakean, Antxon!! Goian bego / Descansa en paz, Antxon!!! pic.twitter.com/ytX3sHEBkv
Goian bego Antxon Burcio, mendian ikusiko dugu elkar! Besarkada estu bat etxekoei t mendiko lagunei! ?
— Zegama Aizkorri (@ZegamaAizkorri) December 20, 2020
¡Descansa en paz Antxon Burcio y nos veremos en el monte! ¡Un gran abrazo a toda la familia de casa y de la montaña! ?
R.I.P. Antxon Burcio and we'll see you in the mountains! pic.twitter.com/dKJpFUxgoz
-Eskerrikasko mendizaletasunari eta mendiko lasterketoi eman diguzun guztiagatik Antxon. Doluminak familia eta lagunei. Goian bego.
— Ehunmilak UltraTrail (@EhunmilakG2) December 20, 2020
-Gracias por todo lo que has aportado al montañerismo y las carreras por montaña Antxon. Nuestras condolencias a familiares y amigos.
?@emffvm pic.twitter.com/0XLvL68Q44