Arkatzak antolatutako Gabon irudien lehiaketako lanak ikusgai daude kultur etxean
Etxean egindako lanak aurkeztu dituzte aurten Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleek, guztira 31 marrazki. Guztiak urtarrilaren 8ra arte egongo dira ikusgai kultur etxean. Atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia
Arkatza elkarteak antolatutako Gabon irudien lehiaketako sari banaketa ekitaldia atzo egin zuten kultur etxean. Aurtengo edizioa berezia izan da, eta Legazpiko Lehen Hezkuntzako ikasleek etxean egindako marrazkiak aurkeztu dituzte, guztira 31 lan.
Sei kategoriatan zegoen banatuta lehiaketa. Lehena, Lehen Hezkuntzako lehen mailakoa, Dejane Barrosok irabazi du; bigarrena, LH2koa, Iker Gonzalez Arruebarrenak; hirugarrena, LH3koa, Nagore Alzelaik; laugarrena, LH4koa, Maren Davilak; bosgarrena, LH5ekoa, Nora Gutierrez Igayk; eta seigarrena saririk gabe geratu du, maila honetako lanik ez dutelako aurkeztu.
Lan guztiak ikusgai daude gaurtik Kultur Etxeko erakusketa aretoan, urtarrilaren 8ra arte, astelehenetik ostiralera (jai egunak izan ezik), 17:00etatik 20:30etara.