Datuek hobera egin dute gaur eta 8 kasu agertu dira
Azken egunetako datuen gorakada eten egin da gaur. Osasun Sailak 8 kasuren berri eman du, gehienak Beasainen, Lazkaon eta Zumarragan.
Labi batzordeak bihar egingo duen bileraren atarian, datuek hobera egin dute gaur. Azken hiru egunetan hogeina kasutik gora izan eta gero, gaur 8 kasuren berri eman du Osasun Sailak.
Beasainen (2), Lazkaon (2) eta Zumarragan (2) daude gehienak, eta bana dituzte Ormaiztegik eta Zegamak. Gainontzeko herrietan ez dute positibo berririk atzeman.
Eragin tasei dagokionean, Lazkao (461,65), Beasain (306,68), Legazpi (142,70), Urretxu (175,72), Zumarraga (162,92) eta Ordizia (89,37) eremu horian daude.
Herri txikiei dagokionean, Idiazabal (756,30), Legorreta (771,14), Itsasondo (686,81) eta Ataun (515,17) daude eragin tasaren 500eko mugaren gainetik.
Azken datu horiekin, bost mila kasuen muga gainditu du Goierrik. Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 5.097 COVID-19 positibo kasu izan dira.
03/03 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 0 | 133 | ||
Beasain | 2 | 1.156 (+2) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 22 | ||
Gabiria | 0 | 11 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 112 | ||
Itsasondo | 0 | 43 | ||
Lazkao | 2 | 319 (+2) | ||
Legazpi | 0 | 509 | ||
Legorreta | 0 | 116 | ||
Mutiloa | 0 | 11 | ||
Olaberria | 0 | 45 | ||
Ordizia | 0 | 988 | ||
Ormaiztegi | 1 | 80 (+1) | ||
Segura | 0 | 156 | ||
Urretxu | 0 | 406 | ||
Zaldibia | 0 | 128 | ||
Zegama | 1 | 118 (+1) | ||
Zerain | 0 | 12 | ||
Zumarraga | 2 | 700 (+2) | ||
GOIERRI | 8 | 5.096 (+8) |
* Datuetan egun batetik bestera egon daitezkeen aldeak, Eusko Jaurlaritzak asteroko datuak eguneratzean egiten dituen aldaketei dagozkio.
- Osasun sailaren txostena (2021/03/04)