Antxon Burcio zena gogoratzeko mendi irteera
Burcioren «mendi kuttuna» zen Aizkorrira irteera prestatzen ari dira hilaren 29rako.
Antxon Burcio zenaren familia eta lagunak mendizale legazpiarra gogoratzeko omenaldi bat ari dira prestatzen hilaren 29rako, larunbata, «bere mendi kuttuna» zen Aizkorrin. «Aizkorriko tontorrean elkartuko gara, maitasunez agurtzeko, gure bihotzean beti izango dela eta bere oinetakoek markatutako bidezidorretik elkarrekin jarraituko dugula gogoratzeko», adierazi du sare sozialetan ekitaldi honen antolatzaileetako bat den Txusma Perez Azazetak.
Hitzordua 10:00etan izango da, Aizkorriko tontorrean.