Bertso saioa antolatu dute Itsasondon ekainaren 4rako
Jon Maia, Alaia Martin eta Xabier Silbeira ariko dira, frontoian. Aforoa dela eta, aurrez eman behar da izena.
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2021/05/p033_f01.jpg)
Jon Maiak, Alaia Martinek eta Xabier Silbeirak bertso saioa egingo dute ekainaren 4rako. Gai jartzaile lanetan, berriz, Mikel Mendizabal ariko da. Saioa 19:00etan izango da, Itsasondoko frontoian. Aforo mugak direla eta, bertara joateko asmoa dutenek aurrez eman beharko dute izena, udalaren webgunean sartuta.