Hiru 'Berriketan' saio egingo ditu lazkaotarrekin Gerrikok astebetean
Gerriko Kultur Elkarteak antolatutako saioetan, Nerea Barandiaran irrintziari eta 'Erraiak' dokumentalari buruz ariko da, bihar. Libe Goñi eta Beñat San Jose ere gonbidatuko dituzte.
Hiru solasaldi antolatu ditu Gerriko kultur elkarteak, aste honetarako, Lazkaon. Berriketan hizketaldi-sortaren barruan, hiru lazkaotar gonbidatuko dituzte, bakoitzaren esparruko jakingarriak esateko, hitzaldi banatan.
Lehenbiziko saioa bihar da, Gerriko txokoan, 18:30ean. Nerea Barandiaran elkarrizketatuko dute, irrintziari buruz aritzeko. Berriki, Nafarroako mediku-ikerketa batek irrintzia arazo fonikoak gainditzeko mesedegarri dela ebatzi du. Erraiak: arbasoen oihartzuna dokumentalean (Arteman, 2018) parte hartu zuen Barandiaranek.
Bigarren solasaldia Libe Goñi Garaterekin egingo dute, larunbatean 11:30ean, Lazkaotik mundura, beti euskara mihian izenburupean. Andre Miren Garate Lazkaoko maistraren alaba, Ipar Euskal Herrian ikastolak sortzen aritu zen Goñi. Monzo-Ganuza Saria eman diote aurten.
Azkenik, Beñat San Jose futbol entrenatzaile profesionalak munduan zeharreko ibilerak kontatuko ditu, maiatzaren 31n, 18:30ean. Realean, Bolivian, Txilen, Saudi Arabian, Belgikan edota Mexikon lan egina da.