Nahia Garrido igerilaria Portugalera joango da Espainiako selekzioarekin
Asteburuan lan bikaina egin du Gijongo Hiria txapelketan
Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Gijongo Hiria lehiaketan parte hartu du asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin. Hamargarren postuan sailkatu da, igerilarietako batzuk bera baino zortzi urte zaharragoak ziren arren. Gainera, bizkar igeriketan bi bigarren postu lortu ditu. 100 metroko eta 200 metroko probetan, hain zuzen ere. Urretxuko igerilaria zeresana ematen ari da eta aurki Portugalera joango da Espainiako selekzioarekin, Porton jokatuko den lehiaketa batean parte hartzera. Gainera, uztailean Espainiako txapelketan parte hartuko du.