Pentsiodunen bizikleta martxa iruditan
Pentsiodunen mugimenduak bizikleta martxa egin du gaur Goierrin zehar, pentsio publiko eta duinen alde. Goizean Goierri beheko herrietan barrena ibili dira, eta Urretxu-Zumarragako ekitaldiarekin bukatuko dute eguna.
Dozena bat herri eta dozenaka kilometro egin dituzte gaur pentsiodunek, Goierrin barrena egin duten bizikleta martxan. Pentsio publiko eta duinen aldeko aldarrikapen astea dute hau. Atzo hasi eta larunbatera arte, Gipuzkoa osa zeharkatuko dute bizikletaz, eta manifestazio batekin bukatuko dute, Donostian.
Goizeko 10:30ak aldera sartu da martxa Tolosaldetik Goierrira. Aurreneko geldialdia Legorretan egin dute, eta handik, Lazkaora, Beasainera eta Ordiziara joan dira, besteak beste. Bazkalondoan, atzera ere bizikletak hartu eta Urretxu-Zumarragara abiatu dira. Ordu honetan bertan egiten ari diren ekitaldiarekin bukatuko dute eguna.