A-363 errepideko kobrantza-arkua bihar jarriko dute
Bihar gauean jarriko dute arkua, 22:00etan hasita. Lanek irauten duten bitartean errpidea itxita egongo da, bi noranzkoetan
Beasain eta Bergara arteko A-636 errepidean AT kobrantza-sistemaren bigarren arkua jarriko dute bihar iluntzean. Salbatoreko zubian jarriko dute, zehazki. Lanek irauten duten bitartean N-1eko lotunearen eta Ormaiztegiko sarrera-irteeraren artean errepidea bi norazkotan itxi egingo dute. Trafikoa GI-2632 errepidetik desbideratuko dute.
Errepidea 22:00etan itxiko dute, baina lanak 20:00etan hasiko dira. Arkuaren goiko aldea Zumarragako baskulatik Salbatoreko zubiraino eraman behar dute. 30 metroko luzera eta 16 tonako pisua duen egitura da. Garraio berezi batean eramango dute; eta bi garabiren laguntzarekin altxatuko dute. Arkuak matrikula irakurtzeko eta ibilgailuen jarraipena egiteko 12 kamera infragorri izango ditu, eta Tag gailuak irakurtzeko beste 12 antena, sei noranzko bakoitzeko. Era berean, 6 laser-detektagailu izango ditu, 3 noranzko bakoitzeko, ibilgailuen bolumen-detekzioa eta sailkapena egiteko. Urretxun, Deskargako tunelaren aurretik dagoen arkuaren ezaugarri berdinak dira.
Hilabete barru, uztailaren amaieran, Ezkioko arkupea jarriko dute. Zumarragako sarrera-irteera baino metro batzuk aurrerago jarriko dute.