Urmeneta eta Xurio Lazkaon, 'Sugarren mende' aurkezten
Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetako egitarauan, Areria antzokian egingo dute aurkezpena, bihar. Inkisizioan oinarritutako lana da.
XVI. eta XVII. mendeetan Logroñon kokatutako Inkisizioak ehunka euskaldun hil zituen, sorgintzat akusatuta, halakorik zer zenik eta akelarrerik bazenik ere ez zekiten biztanleriaren artean triskantza eraginda. Asismo Urmenetak eta Helena Xuriok Sugarren mende liburuan jorratu dute giza-ehiza hura, mitologia zaharretatik eta berrietatik ihesi, ikerketa historikoa oinarri hartuta.
Lazkaon izango dira bi egileak lana aurkezten, Maizpide euskaltegiaren Udako Ikastaroetako uztaileko azken ekitaldi modura. Areria antzokian hitzaldi ilustratua egingo dute Urmenetak eta Xuriok, bihar 19:00etan.
Abuztuko egitaraua prest
Udako Ikastaroen bigarren hilabeterako ere beste lau ekitaldi antolatu ditu Maizpidek, asteko bana. Pantxoa Bergara Xabaltx lapurtarraren musika emanaldia izango da lehenbizikoa. Abuztuaren 6an, 19:00etan, Lazkaoko plazan ariko da.
Erdaldun berrien kluba bakarrizketa saioa abuztuaren 11n da, 19:00etan, Maizpideko atarian. Hilaren 20an Alkaiza, Arana, Arregi eta Pagola bertsolarien saioa plazan, eta 25ean Esnatu naiz kabareta Arerian dira.